Archivos

S.D. Leioak eta Urtzi Arrondo entrenatzaileak azken honen kontratua beste denboraldi batez luzatzea adostu dute. Hortaz, Arrondok Lehen Taldearen entrenatzailea izaten jarraituko du 2022/2023 denboraldian. Urtzi Arrondok Lehen Taldearen zuzendaritza hartu zuen pasa den urtarrilaren 12an. Data horretatik hona, taldeak 26 puntu lortu ditu 33 posibletik, arrisku postuak atzean utziz eta goiko pustuetara hurbilduz. Klubak…

Leer más

S.D. Leioak iragarri nahi du Sergio López Revilla defentsa berritu duela 2023ra arte. Sergio Lópezek, oraindik jubenil adinekoa, Lehen Taldearen baitan pieza garrantzitsu bat izaten ari da aurten. Erandion, 2003ko abuztuaren 9an jaioa, iaz jada egin zuen debuta Andoitz Galdósen esanetara denboraldiaren azken partean, non bost partidetan parte hartu zuen. Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu…

Leer más

S.D. Leioak iragarri nahi du Haritz Aranburu Larrondo izango dela bere kirol zuzendaria datozen hiru denboraldietan. Haritz Aranburuk gizonezkoen lehen taldearen kirol zuzendaritza hartu zuen pasa den martxoan, Leioako Emakumeak taldea eta Klubeko oinarrizko futbolaren kirol zuzendaritzekin batera izan duen kargua. Klubak publikoki eskerrak eman nahi dizkio Haritzi Leioaren alde apustu egiten jarraitzeagatik. Halaber, pozik…

Leer más

S.D. Leioak iragarri nahi du Xabier Etxebarria Larrabide defentsak Klubeko jokalaria izaten jarraituko duela denboraldi berri honetan. Xabi Etxebarria, Igorren 1987ko uztailaren 20an jaioa, S.D. Leioaren koloreak defendatuko ditu laugarren urtez. Igorrekoa esperientzia zabal eta ibilbide profesional luzezeko futbolaria da. Izan ere, elitean debuta egitera heldu zen 2008/2009an Athletic Clubaren lehen taldearekin eta Joaquín Caparrósen…

Leer más

S.D. Leioak iragarri nahi du Haritz Aranburu Larrondok Klubeko kirol zuzendaria izaten jarraituko duela datorren denboraldian. Haritz Aranburuk gizonezkoen lehen taldearen kirol zuzendaritza hartu zuen pasa den martxoan, denboraldi berri honetan mantenduko duen kargua; Leioako Emakumeak taldea eta Klubeko oinarrizko futbolaren kirol zuzendaritzekin batera. Klubak publikoki eskerrak eman nahi dizkio Haritzi Leioaren alde apustu egiten…

Leer más

S.D. Leioak Pak Sang Min erdilari korearraren berritzea iragarri nahi du. Pak, 1999ko apirilaren 14an jaioa, pasa den urtarrilean heldu zen gure klubera Lleida Esportiu taldetik eta C.D. Getxora lagatua izan zen. Aurretik, Real Valladoliden oinarrizko futbolean aritu zen. Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu Paki gure proiektuaren alde eginiko apustuagatik. Eskerrik asko, Pak! 감사합니다! La…

Leer más