Partidaurrea | Previa: S.D. Leioa vs S.D. Amorebieta (J8)

Bigarrenaren bila liderraren aurka

S.D. Leioak bere segidako bigarren garaipena nahi du atsedenera zortzi punturekin joateko

S.D. Leioa eta S.D. Amorebieta aurrez aurre izango dira gaur, abenduak 6, arratsaldeko 17:00etan Sarrienako kirol instalazioetan jokatuko den Bigarren B Mailako II Multzoaren A Azpimultzoaren lehen fasearen 8. jardunaldiari dagokion partidan.

S.D. Leioak azpimultzoaren liderra den S.D. Amorebieta hartuko du gaur Sarrienan ligako bigarren garaipena eskuratzeko asmoarekin. Iker Bilbaok zuzendutako mutilak une onean heltzen dira derbi bizkaitar honetara, izan ere, pasa den asteazkenenan euren lehen garaipena eskuratu zuten, noren eta goiko postuetan egotera deituta dagoen Real racing Club baten aurka. Partidu ona egin zuten gorri-urdinek, defentsa lanetan oso arerio arriskutsu bat arrastaoan mantenduz eta aurrean garaipenaren gola lortuz, Asier Gotiren bitartez 15 minutu falta zirenean. Hala ere, Sarrienakoek ez dituzte postu arriskutsuak atzean utzi oraindik, hamargarrenak baitira bost punturekin. Leioaztarrak, beraz, gaur irabazi nahi dute beheko postu horiek atzean uzten hasteko eta atsedeneko jardunaldia poztasunez eta egoera hobeago batean hartu ahal izateko.

Hala ere, denboraldi hasiera bikain bat egin duen aurkari bat izango dute aurrean. Liderra den Amorebieta, hain zuzen. Zornotzakoek bakarrik daude azpimultzoko lehen posizioan, hamalau punturekin. Hamalau puntu horietatik hamabi Urritxen lortu dituzte, non jokatutako partida guztiak irabazi dituzten. Bestalde, etxetik kanpo oraindik ez dute irabazi, soilik bi berdinketa eskuratu dutelarik Club Portugalete eta Deportivo Alavés B-ren kontra. Jokatutako azken partidan, Iñigo Vélez de Mendizabalen mutilak Real Unión 1-0 gainditzea lortu zuten, Aimar Sagastibeltzak 63. minutuan lortutako golari esker.

Jon Agirrezabala jokalariak S.D. Amorebietaren aurkako partida baloratzen du

A por la segunda ante el líder

La S.D. Leioa quiere su segunda victoria consecutiva para irse al parón con ocho puntos

S.D. Leioa y S.D. Amorebieta se enfrentarán en las instalaciones de Sarriena hoy día 6 de diciembre desde las 17:00 de la tarde en el encuentro correspondiente a la 8ª jornada de la primera fase en el Subgrupo A del Grupo II de la Segunda División B.

La S.D. Leioa recibe hoy al lider del subgrupo, la S.D. Amorebieta, con la intención de sumar sus segunda victoria liguera. El conjunto dirigido por Iker Bilbao llega a este derbi vizcaíno en un gran momento tras haber doblegado el pasado miércoles aun Real Racing Club llamado a ocupar los puestos altos de la clasificación. Los azulgranas completaron un gran partido, manteniendo defensivamente a raya a un rival siempre peligroso en ataque y consiguiendo decantar la balanza con el gol de la victoria de Asier Goti a un cuarto de hora del pitido final. No obstante, los de Sarriena no han terminado por abandonar los puetsos de peligro, al ser décimos con cinco unidades. Así pues, los leioaztarras buscarán hoy la victoria para continuar con su progresión e irse con buen sabor de boca y en una mejor situación a la jornada de descanso.

Aun así, tendrán enfrente un conjunto que ha protagonizado un inicio de campaña encomiable. Sin ir más lejos, una S.D. Amorebieta que es, con 14 puntos, el líder en solitario del subgrupo. Doce de esos 14 puntos los han logrado en Urritxe, su feudo, donde han hecho pleno de victorias. No obstante, como visitantes solo han sumado en dos salidas, con sendos empates sin goleas ante Club Portugalete y Deportivo Alavés B. El último encuentro disputado por los hombres de Iñigo Vélez de Mendizabal se saldó con una victoria por 1-0 gracias al tanto logrado por Aimar Sagastibeltza en el minuto 63.

El jugador Jon Agirrezabala valora el encuentro ante la S.D. Amorebieta
Share: