Partidaurrea | Previa: Leioako Emakumeak vs C.D. Hernani (J6)

Etxeko lehen garaipenaren bila

Leioakok garaipenaren bidera itzuli nahi du Hernaniren aurka

Leioako Emakuneak eta C.D. Hernani aurrez aurre izango dira gaur, abenduak 5, arratsaldeko 16:30etan Sarrienako kirol instalazioetako 1. zelaian, Euskal Ligako 1. multzoko 6. jardunaldiari dagokion partidan.

Oraindik Sarrienan hiru puntu eskuratu ezinik, etxeko lehen garaipena bilatuko du gaur Leioakok C.D. Hernaniren bisitan. Horrez gain, gorri-urdinek azpimultzoko lehen postuetara gogor heldu nahi dira, pasa den asteburuan Lezamatik hutsik itzuli zirelarik. Leioaztarrak dinamika onean eta bi partida jarraian galdu gabe iritsi ziren Athletic Club C-ren kontrako partidara. Hala ere, zuri-gorriek leioaztarrak gainditu zituzten, 3-1 garaituz. Erik Urzelaik zuzendutako taldea dinamika onera itzultzen saiatuko da oraindik irabazi ez duen talde baten kontra. Sarrienakoak bosgarren sailkatuak dira une honetan lau punturekin eta Aurrera de Vitoria B eta Goierri-Gorrirekin berdinduta. Hernaniren aurkako aurrekariak guztiz positiboak dira leioaztarrentzat, azken lau norgehiagokak irabazi baitituzte.

Talde gipuzkoarra, bestalde, ligako lehen garaipena eskuratzeko xedearekin dator Leioara. Izan ere, jokatu dituzten hiru partidetatik bi berdindu eta beste bat galdu dute. Horrez gain, multzoko gol gehien jaso duen taldea da, Goierri-Gorrirekin berdinduta 13 golekin. Kontrako datu horretan zeresan handia dauka lehen jardunaldian Athletic Clubaren bigarren filialaren aurka jasotako gol-kopuru handiak. Hala ere, partida horretatik ez dute galdu, segidako bi berdinketa eskuratuz. Azkena pasa den larunbatean Zubipen Elorrioren aurka lortutakoa. Partida osoaren zati nabarmen batean 0-1 galtzen joan eta gero, aulkitik sartutako Paula Soroetak berdinketaren gola lortu zuen 89. minutuan. Talde gipuzkoarra, beraz zazpigarren sailkatua da une honetan, bi punturekin.


A por la primera victoria en casa

El Leioako quiere regresar a la senda del triunfo ante el Hernani

Leioako Emakumeak y C.D. Hernani se enfrentarán hoy a partir de las 16:30 en el campo 1 de las instalaciones deportivas de Sarriena en la jornada 6 de del grupo 1 de la Liga Vasca.

Sin haber sumado de a tres aún en casa, el Leioako Emakumeak buscará hoy la victoria en la visita del C.D. Hernani. Asimismo, las azulgranas tratan de aferrarse a los puestos altos de la clasificación tras haberse vuelto de vacío el pasado fin de semana de Lezama. Las leioaztarras llegaron en buena dinámica y tras dos partidos sin perder al partido del Athletic Club C. No obstante, las azulgranas se vieron superadas por el segundo filial rojiblanco, al caer por 3-1. El conjunto dirigido por Erik Urzelai tratará de recuperar la buena dinámica ante un conjunto que aún no ha estrenado su casillero de victorias. Las de Sarriena sé encuentran en quinto lugar con cuatro puntos y empatadas con Aurrera de Vitoria B y Goierri-Gorri. Los precedentes ante el Hernani son alentadores para un Leioako Emakumeak que ha salido victorioso de los últimos cuatro enfrentamientos.

El conjunto guipuzcoano, por su parte, viene a Leioa con el fin de sumar su primer victoria del curso. De hecho, de los tres partidos que han disputado han perdido uno y han empatado en los dos siguientes. Además es, junto a Goierri-Gorri, el equipo más goleado del grupo con 13 tantos en contra; si bien es cierto que en dicho dato tiene un peso importante la goleada sufrida ante el Athletic Club C en la primera jornada. No obstante, no conocen la derrota desde aquel encuentro inaugural, habiendo firmado las tablas dos veces consecutivas desde entonces. La última, el pasado sábado en Zubipe ante el Elorrio. En dicho encuentro, las guipuzcoanas lograron empatar el encuentro en el minuto 89 por mediación de la recién incorporada Paula Soroeta tras haber ido perdiendo 0-1 gran parte del partido. Así pues, son séptimas en estos momentos con dos unidades.

Share: