Partidaurrea | Previa: Arenas Club vs S.D. Leioa (J3)

Lehen garaipena bilatuko du S.D. Leioak Eskuinaldeko Derbi atzeratuan

Denboraldiko lehen puntua poltsikoan, Leioak beheko postuak atzean utzi nahi ditu

Arenas Club eta S.D. Leioa aurrez aurre izango dira datorren asteazkenean, azaroak 25, arratsaldeko 19:00etan Gobelan jokatuko den Bigarren B Mailako II Multzoaren A Azpimultzoaren lehen fasearen 3. jardunaldiari dagokion partidan.

Partida, hasiera batean azaroaren 1ean jokatuko zena, Covid-19aren ondorioz bertan behera geratu zen, data berria asteazken honetako izanda.

Bilbao Athleticen aurkako partida deskontuan eta bederatzi jokalarirekin berdinduz, denboraldiko lehen puntu lehiatu eta sufritu bat meritu osoz lortu zuen S.D. Leioak pasa den igandean. Hala ere, Iker Bilbaok zuzendutako taldeak ez dauka denbora askorik asteburuko partidaren inguruan luze pentsatzeko eta berriz ere aste arteko neurketa batean begiak ipini behar izango dituzte. Partida garrantzitsua, gainera, berbi bat izan ez ezik, une honetan Arenas gorri-urdinen arerio zuzena delako ere. Getxotarrek lau puntuko abantaila eramten diote Leioari, bi taldeek lau partida jokatu dutelarik orain arte. Leioaztarrak A Azpimultzoko erdiko postuetatik sei puntura daude; hori bai, postu horien azken taldeak, C.D. Laredok, bizkaitarrek baino bi partida gehiago jokatu ditu.

Arenas Clubak, Leioak bezala, puntu bat eskuratzetik dator, Lasesarren Barakaldoren aurka 0-0 berdindu ostean. Gainera, gorri-beltzek Sarrienakoen egoera berdintsu samarrean eskuratu zuten berdinketa; bederatzi jokalarirekin partida amaituz, Unai Rementeriak eta Iñigo Celihuetak ikusitako txartel hori bikoitzen ondorioz. Javier Olaizolaren taldea, bost punturekin, bederatzigarren sailkatua da une honetan, Leioa baino postu bat lehenago. Getxotarrek partida bana irabazi eta galdu dute eta beste bi partida berdindu dituzte. Bost puntuetatik lau Gobelan lortu dituzte, Fadura uzti ostean, Areetako zelaira itzuli diren denboraldi honetan.


La S.D. Leioa busca la primera victoria en el aplazado Derbi de Eskuinaldea

Con el primer punto de la temporada en el bolsillo, la S.D. Leioa trata de dejar atrás los puestos bajos

Arenas Club y S.D. Leioa se enfrentarán en Gobela el próximo miércoles día 25 de noviembre desde las 19:00 de la tarde en el encuentro correspondiente a la 3ª jornada de la primera fase en el Subgrupo A del Grupo II de la Segunda División B.

El partido, originalmente progrmado para el 1 de noviembre, fue aplazado como consecuencia de la Covid-19, siendo la de este miercoles la nueva fecha para su disputa.

La S.D. Leioa logró el pasado domingo su primer punto de la temporada tras conseguir empatar de forma meritoria el duelo ante el Bilbao Athletic en el descuento y cuando se encontraba con nueve futbolistas sobre el verde. No obstante, nuevamente, el cuadro dirigido por Iker Bilbao no cuenta con demasiado tiempo para quedarse pensando en el partido del fin de semana; ya que tienen que afrontar un nuevo encuentro intersemanal. Encuentro que, además, se antoja importante no solo por tratarse de un derbi, sino también por ser el Arenas un rival directo ahora mismo. Los getxotarras aventajan al Leioa en cuatro puntos, habiendo disputado ambos contendientes cuatro partidos hasta la fecha. Los leioaztarras se encuentran a seis puntos de la zona intermedia del Subgrupo A; si bien, el conjunto que marca el último de los puestos de dicha zona, el C.D. Laredo, ha disputado dos encuentros más que los vizcaínos.

El Arenas Club, al igual que el Leioa, llega al Derbi de Eskuinaldea tras haber firmado las tablas en su última cita. Lo hizo con un empate sin goles ante el Barakaldo en Lasesarre y, además, en una situción bastante parecida a la de los de Sarriena, ya que finalizaron el choque con dos futbolistas menos por las dobles amarillas vistas por Unai Rementeria e Iñigo Celihueta. El conjunto de Javier Olaizola se encuentra noveno con cinco unidades en estos instantes, siendo el Leioa su más inmediato perseguidor. Los getxotarras han ganado y perdido un partido; mientras que han empatado en otras dos ocasiones. Los rojinegros han logrado cuatro de sus cinco puntos en Gobela en el curso que han regresado al feudo de Las Arenas tras abandonar Fadura.

Share: